2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

ZINEMALDIA

Zinemaldia izan zela eta, "Printze Txikia" filma ikusteko aukera izan genuen Anoetako pantaila erraldoian.





Filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa kontatzen du.

 Neskatxa helduen munduan bizi dadin prestatzen du bere amak. Bizilaguna, aldiz, adineko pilotu bitxia da, baita bihotz onekoa ere. Honek aparteko mundu bat erakutsiko dio neskatxari; Antoine de Saint - Exupèryren “Printze Txikia”-ri esker berak aspaldi ezagutu zuen unibertsoa. 


Neskatxak, haurtzarora itzuliko duen emozioz betetako bidaia magikoa egingo du, giza harremanak garrantzitsuak direla ulertzera eramango duena. Bihotzak ongiaren bidea erakusten duela ulertuko du, izan ere, begien bidez ikusezina bilakatzen da funtsezkoa dena.


Egin klik irudiaren gainean filmaren trailer-a ikusteko!








2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

PLANETARIUM - ZIENTZIA MUSEOA

Unibertsoaren gaian sakontzeko, Donostiako Eureka! Zientzia museora joan gara.

Lehenik, urtaroen inguruko tailerrean parte hartu dugu eta tailer honen bitartez urtaroak zergatik sortzen diren eta urtaro desberdinetan Eguzkiak Lurra planetan duen eragina eta egiten duen ibilbidea zein diren ikasi dugu, besteak beste.

Ondoren, Planetarium-ean sartu gara eta tailerrean ikasitakoa bertan ikusi eta sakontzeko beta izan dugu. Gainera ilargiaren faseak ezagutu eta ulertu ditugu, Lurraren bi mugimenduen ondorioz (errotazioa eta translazioa) sortutako urtaroak eta gaua-egunaren arteko lotura aztertu eta udazkeneko konstelazioak ere ezagutu ditugu. 

Bukatzeko, museoa ezagutzera hurbildu gara.

Primerako goiza pasa dugu. Ikusi argazkiak!

URTAROEN TAILERREAN






UDA IPAR HEMISFERIOAN



NEGUA IPAR HEMISFERIOAN



ZIENTZIA MUSEOAN


























UNIBERTSOAREN SORRERA

Unibertsoa nola sortu zen jakin nahian mito eta kondaira ezberdinak kontatu dira kultura ezberdinetan eta horietako batzuk ezagutu ditugu gelan irakurketa ezberdinen bidez.

Zientziak garatutako ikerketen artean, ordea, BIG-BANG teoria da unibertsoaren sorrera azaltzen duen teoriarik onartuena gaur egun.  

Klikatu irudiaren gainean eta ikusi bideoa unibertsoaren sorreraren inguruko teoriaren, izar eta galaxien eta eguzki-sistemaren inguruan landu duguna birgogoratu eta errepasatzeko!





IGELDOTIK ORIORA

Irailaren 20ean Igeldotik Oriora joan ginen oinez eta ibilaldi politta egin genuen paisaia eta paraje ederrez inguraturik.
 Oriora iristean, hondartzako inguruetan bazkaldu eta jolastu genuen.
Primeran pasa genuen!!













2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

IZARREN HAUTSA

Txanelako lehenengo unitatea lantzen hasi gara: IZARREN HAUTSA.
Gai honetan UNIBERTSOA landuko dugu eta, sarrera gisa, ikasturte guztian zehar jorratuko ditugun gaiak biltzen dituen abestia entzun eta ezagutu dugu.
Hemen duzue Xabier Letek sortutako "Izarren Hautsa" abestia Mikel Laboaren eskutik.
Klikatu irudiaren gainean abestu eta gozatu nahi baduzu!


2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

EUSKARAZ BLAI!


Ikasturtea EUSKARAZ BLAI! hasi dugu eta ekintza eta jolas ezberdinak burutu ditugu:
 LH 2.mailakoekin pirata zapiak eta partxeak egin, abestu, kainonazoa bota, jolasak, karaokea,... 
Eta euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa ere hartu du gure taldeak:

"GUK, ITSASOKO ERREGEEK, IKASTOLAN GAZTELERAZ HITZ EGITEN DUENARI EUSKARAZ HITZ EGITEKO ESANGO DIOGU ETA GURE ARTEAN EUSKARAZ HITZ EGITEN JARRAITUKO DUGU!"